Berriak

2021/2022 Formakuntza Deialdia

Gorputzaldiak ekimenaren 2021/2022 ikasturterako formakuntza egiteko IZEN-EMATEA irekia dago. Apuntatu zaitez!

Gorputzaldiak etxean

Gaur egun Covid-19 inguruan bizitzen ari garen egoera dela eta gorputzaldiak etxean saioa sortu dugu.

Non dago gorputza eskolan? Elkarrizketa Argia aldizkarian

Ez gara bakarrik buru, gorputza ere bagara, baina burmuina lantzeari eskaintzen zaio ahalegin gehien eskolan. Zein presentzia eta zein leku du gorputzak hezkuntzan? Nola landu berau?

Raul Mihai artista Gorputzaldiak proiektuan

Raúl Mihai argazkilariak eta ikus-entzunezkoen arloko artistak Gorputzaldiak proiektuan esku hartu du berriki kolaboratzaile gisa; argazki serie bat ekarri du artistak, webgunea irudiz hornituz eta haren nortasuna sustatuz, eta aurkezpen-bideo bat ere egin du, proiektuaren espiritua eta ideia nagusiak azaltzeko.

Gorputzaldiak egitasmoan txertatuko diren material didaktikoen ilustrazioak abian daude

Gorputzaldiak, irakaslegoaren beharrei erantzuna ematen jarraitzeko helburuarekin, eta aldi berean, programaren edukiak eskolan topatzen diren errealitate desberdinetara moldatzeko xedearekin, unitate didaktikoen dinamika bakoitzeko irudi identifikagarriak txertatzeko proposamena martxan jarriko du.

Lehenengo fasea osatuta

Ikasturte honekin, GORPUTZALDIAK proiektu pilotuaren lehenengo fasea amaitu dugu; proiektu hori duela hiru urte abiatu genuen, Lasarteko Berritzegunearekin eta Herrikide Ikastetxearekin, Laskorain Ikastolarekin, Zumadi Eskolarekin, Elizatxo Ikastolarekin, Langile Ikastolarekin eta Pello Errota Herri Ikastetxearekin batera. MILA ESKER DENEI!!!

Gorputzaldiak proiektua Gipuzkoaz haraindi zabaldu da

2017/2018 ikasturtean, Gorputzaldiak hezkuntza-proiektuak jauzia egingo du, eta beste lurralde batzuetara hedatuko da.