Berriak

Raul Mihai artista Gorputzaldiak proiektuan

Raúl Mihai argazkilariak eta ikus-entzunezkoen arloko artistak Gorputzaldiak proiektuan esku hartu du berriki kolaboratzaile gisa; argazki serie bat ekarri du artistak, webgunea irudiz hornituz eta haren nortasuna sustatuz, eta aurkezpen-bideo bat ere egin du, proiektuaren espiritua eta ideia nagusiak azaltzeko.

Izen handiko proiektu askotan lan egin duen artista honi (Donostiako Zinemaldia, Donostia 2016 eta Tabakalera, esaterako), eskerrak eman nahi dizkiogu, egindako ekarpenagatik.

Mila esker, Raúl!

Argazkia: Irati Peluaga