Taldea

Dantzaren esparruko lau profesionalek osatzen dute Gorputzaldiak proiektuko lantaldea: Amaia Navascuések, Ana Remiro Esnozek, Marta Ortega Jiménezek eta Maider Urrutiak (Artaziak Arte-Hezkuntza Ekimenak). Ibilbide luzea egin dute dantzaren hainbat alorretan, hala nola eskolen bidezko dantza-heziketan, bitartekaritzan, kudeaketan, dantza eta mugimenduaren bidezko terapian eta sorkuntza-lanean.

Amaia Navascués

Amaia Navascués

Dantza Garaikideko ikasketak burutzen ditu Miguel Hernandez Unibertsitatean, Altean. Bere formakuntza hainbat lekutan osatzen joan da, hala nola S.E.A.D Salzburgon edota Montpellierreko Zentro Koreografikoan. Bere ikaskuntza Dantza Mugimendu Terapiaren bitartez jarraitzen du, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan.

Gaur egun, dantza eta gorputza ardatz bezala duten ikaskuntza prozesuetan lan egiten du, eskola erregularrak (Aiete ikastetxea, Emakumeen etxea) edo egitasmo zehatzen bitartez (Artaziak, Ballet-T…). Aldi berean dantza sorkuntza proiektuak aurrera eramaten ditu Norabidea Kolektiboaren barne.

Ana Remiro

Ana Remiro

Dantza ikasketak burutzen ditu Donostiako Goi mailako Kontserbatorioan eta Gipuzkoako Diputazio Foru Aldundiaren beka baten bitartez Dantza Garaikideko ikasketak osatzen ditu Parisen (Frantzia).

Dantzari gisa aritu da hainbat konpainiatan Parisen, Iparraldean eta Hego Euskal Herrian.

28 urte daramatza Dantza klaseak ematen gaur egun Donostiako Udal Musika eta Dantza Eskolaren irakaslea izanik.

Dantzarekin lotutako hainbat foru eta egitasmotan parte hartzen du, haien artean GORPUTZALDIAK egitasmoa.

Marta Ortega

Marta Ortega

Gorputzaldiak elkarteko lan taldeko partaidea 2016. urtetik.

Arte Ederretan lizentziatua 1997an / Irakaskuntzaren Gaitasun Ziurtagiria (CAP). Egun, Goi Mailako Dantza ikasketak burutzen ari da Dantzertin.

1987. urtetik Dantza Garaikidea ikasten aritu da, eta 2002tik aurrera dantza irakasten hasi zen, besteak beste, Donostiako Udal Musika eta Dantza Eskolan eta Lasarteko Kukuka Antzerki eta Dantza Elkartean.

2014 De Loopers konpainiaren eskutik 5 days to Dance proiektuan izandako esperientziaren ondoren Dantza Komunitatean hastapen ikastaroa egin zuen, Foundation for Community Dance.- Leicesteren. Horren ondoren, Olatu Talkak eta Donostia 2016k antolatutako Dantza Komunitatean inguruko hainbat proiektuetan hartu du parte.

Maider Urrutia

Maider Urrutia

ARTAZIAK-Arte Hezkuntza Ekimenak-eko bazkidea (2008tik). Ekimen honek hezkuntza eta bitartekaritza kulturalaren eremuan egiten du lan. Gure zeregina arte-kultura ekoizpenak irakaskuntza eta garapen indibidual eta kolektiborako tresna gisa erabiltzean datza. Artaziak bitartekaritza kultural egitasmoak garatzen ditu.

“Cuerpos transversales” lanhildoaren baitan, Artaziak proiektu desberdinen bitartez gorputza ikaskuntza tresna bezala lantzen du.

http://artaziak.com/