INGURUAK ETA GIROAK

inguruak eta giroak

Inguruak eta Giroak, taldeko ikaskuntza sustatzeko ingurunearen erabilera posibleak ikertzeko asmoz sortzen da. Proposamen honek estrategiak bilatzen ditu praktika artistikoetan, bereziki arte bizietan, topaleku berriak sortzeko moduak aurkitzeko, ingurune instituzionalago horiek, hala nola eskolak, nola eralda daitezkeen aztertuz, gorputzen egoteko moduei eta ikasteko moduei eraginez.
Zein da ikasgelak proposatzen digun ikaskuntza-giroa?
Nola jarraitu dezakegu eraldatzen oinordetzan hartutako ingurumen-egitura, Hezkuntza Formalaren eremuan?
Nola eragin dezakegu modu esanguratsuan taldeko giroetan eta haien testuinguruan pertsonen arteko konexioa errazteko orduan?
Zer egokitzapen egin ditzakegu denbora partekatu horretan batzen gaituen lanean sakonago murgiltzeko aukera emango diguten atmosferak sortzeko?
Zer tresna sor ditzakegu ingurune hori eraldatzeko baliabideak izateko?
Azken batean, praktika artistikoetatik abiatuz, eskolan ikasteko klima egokiak sortzen lagunduko duten tresnak asmatu eta garatzean datza.

Oihana Altuberen textua irakurri